GEURE HITZEN JABE IZAN GAITEZEN!
Zuen gogoko musika hobeto ezagut dezazuen hona hemen Euskal raparen hastapena irakurgaitxoa, bideoa... Goza ezazue!
EUSKAL RAP-aren HASTAPENA
Rap hip-hop kulturarekin lotuta dago.1960ko amaieran New Yorkeko beltz eta hispaniarren auzoetan garatu zen musika estiloa da.
Rapa hip-hop kulturaren musika estiloa da. Abeslariek errimak sortuz kantatzen dute. Rap kantariak MC-ak deitzen dira eta musika jartzen dutenak disko jartzaile edo DJ-ak dira.
Euskarazko rap musika taldeak
1999.urtean Selektah Kolektiboa taldeak argitaratu zuen lehen aldiz disko bat euskaraz rapa eginez. Kantu batzuek arrakasta izan zuten, adibidez, Koktel Molotoff edo Beti Sk-k. Gaur egun talde asko ditugu:
Gasteizko Indarrap
Santutxuko Norte Apache
Irungo Bad Sound System…
SELEKTAH KOLEKTIBOA
Selektah Kolektiboa Euskal Herriko hip hop talde bat zen, euskaraz kantatu zuen lehena, 2005ean desegin zen.
Hernaniko jaietan eman zuen lehen emanaldia. Euskal Herrian musika beltza ( hip hop, soul, funky, reggae... ) ezagutzeko kolektiboa zen. Dantza egiteko jaiak antolatzen zituzten. Beraien saioetan, lehenengo hip hop emanaldi bat egiten zuten eta ondoren jendeak dantzatzeko musika beltza jartzen zuten oso berandu arte.
Bi disko argitaratu zituzten:
-
Esperientzien etorbidetik (2002.urtean). Hip hoparekiko errespetua eskatu zuten. Disko honetan Espainiako hip hip kantarien kolaborazioak izan zituzten, adibidez, El Payo Malo-rekin.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Rap (moldatua)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina