2016/03/08

ANNE FRANKEN EGUNKARIA

"Anne Franken egunkaria"Anne Frank. Itzultzailea: Josu ZabaletaEREIN351 orriEzaguna izanagatik, sekula ahantzi beharko ez litzatekeen istorio horietako bat da Anne Frank-ena. Anne 1929ko Alemanian jaio zen, familia judu batean. Naziengandik ihesi, Holandara joan zen senideekin batera; baina horrek ez zituen zorigaitzetik salbatu. Annek bi urte eman zituen —1942tik 1944ra— familiarekin eta beste lau lagunekin Amsterdamgo ganbara sekretu batean ezkutatuta. Orduan idatzi zuen gerora hamaika hizkuntzatara itzuli den egutegi ospetsu hau. Anne Frank 1945ean hil zen Bergen-Belsen kontzentrazio eremuan. Hona hemen egutegian idatzi zituen lehen hitzak: "Gauza guztiak esan ahal izango dizkizut, nik uste, orain arte inori ez bezala, eta laguntza handia emango didazula espero dut"LIBURUAREN FITXA BETE EZAZU:izenburua:Egilea:Hizkuntza:Argitaletxea:Orriak:Laburpena:

2016/03/04

EMAKUMEA ETA BERTSOLARITZA

MARTXOAK 8


BERTSOLARITZA, BERDINTASUNAREN BIDEAN

Emakume bertsolariek historian izan duten presentziari buruzko lehen erreferentziatzat hartu ohi da 1986a, urte horretan Bertso Txapelketa batean lehen aldiz agertu baitzen emakume bat: Kristina Mardaras. Bera mugarria izan zen, ordutik aurrera hasi baitziren emakumeak bertsotan. 2009an, berriz, beste mugarri bat jarri zuen Maialen Lujanbiok Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazita, historian txapela jantzi duen lehen emakumean bilakatuta.

Hala ere, ezin ahaztu daiteke aurretik ere abilezia izan zuten emakume bertsolariak egon zirela. Historian atzera joanez gero, XV. mendean Bizkaiko Foruetan profazadora izenez ezagutzen ziren emakume bertsolariak ageri dira. Kopla eta abestiak modu iraingarrian abesten zutela egotzita, jendaurrean abestea debekatu egin zitzaien foru legearen arabera. Lege horri erreparatuta ikus daiteke emakumeek dolu eta ospakizunetan bertsoak idatzi eta abesten zituztela. Bertso haiek Eresiac moduan ezagutzen ziren.

XIX. mendera arte ez da emakume bertsolarien presentzia berreskuratuko. Bertso paperetan ageri denez, Bixenta Mogel eta De la Cruz izeneko erlijioso batek bertsoak idatzi zituen. Bilintxek ere, Joxepa izeneko emakume bati jarritako bertsoak ere jasotzen dituzte bertso paperek, emakume bertsolariek  plazatan ere abesten zutela frogatzen delarik.


Bilintx eta Joxepa. (ikasbil emakumea eta bertsolaritza)

XX. mendearen bigarren zatian egin zuen salto emakumeak plazara, modu nabarmen batean. Bertsozale Elkarteak emandako datuen arabera, egun bertso eskoletan ari diren haurren %47 neskak dira. Helduen taldean, berriz, emakumezkoak partaideen % 26 dira. Plazaz-plaza ere, emakumezko bertsolarien presentzia gorantz doa, oraindik orain desoreka nabarmena den arren: saioetan emakumeen presentzia %20ekoa da gaur egun.
Bertsozale Elkarteak parekidetasunaren alde egin duen lanarik gabe nekez ulertu daiteke emakume bertsolariek azken urteotan egindako urratsak.
Mugimendu gisa, 1993an egin zuten lehen aldiz bertsolaritako emakumeen topaketak, eta 2003an hasi ziren bertsolaritzako emakumeak elkartzen generoaz gogoeta egiteko. Orduz geroztik, bertsolaritzaren esparruan formazio tailerrak eta gaiari buruzko hitzaldiak, elkarrizketak eta artikuluak apurka apurka ugarituz joan dira. Oholtza gainean ere lehen esperimentazioak egiten hasi dira, eta baita generoa eta bertsolaritzari buruzko ikerketak martxan jarri ere (lehena, Jone Miren Hernandezen eskutik).
Elkarteko kideek uste dute bertsolaritzan genero prespektiba lantzea funtsezkoa dela.

Hastapenak: Mardaras eta Loidi

Emakumezko bertsolaritzan aintzindaria izan zen Kristina Mardaras (Iurreta, 1948). Zortzi-bederatzi urterekin hasi zen bertsotan bere lagun taldearekin batera, Durangoko ikastolan, eta 39 urterekin ekin zion plazan kantatzeari.1983an kantatu zuen lehenbiziko aldiz plazan, eta berau izan zen ondorengo emakumeei bidea irekitzen lehena. Pozez gogoratzen du une hori, "gerora ikusita, aro berri bati hasiera eman zitzaiolako". Esperientzia "polita eta aberatsa" izan zela dio, baina baita "dudaz eta arduraz" betea: "Asko zegoen egiteko eta gutxi ematen nuenaren sentsazioa nuen sarri".

Arantzazu Loidi
Mardarasekin batera, bertsolaritzan lehen urratsak egin zituen emakumea izan zen Arantzazu Loidi (Aretxabaleta, 1967). 12 urterekin hasi zen ikastolan bertsotan ikasten, eta ondoren, Eskolarteko Txapelketetan hasi zen. Garai hartan apenas aritzen zen emakumerik bertsotan, eta Loidik ere hasieran ez zuen emakume kontzientzia handirik. "Ni aritzen nintzen, nire lagunekin, eta ez nuen emakume bezala egiten". Gaurko ikuspuntutik begiratuta,  zenbait zailtasun izan zituela aitortzen du, baina orduan naturaltasunez bizi izan zuela.
Euskal Herriko Txapelduna emakume bat izatea garai batean pentsaezina bazen ere, orain zerbait naturala dela ematen du.

Aldaketa, bertso-eskolekin


80ko hamarkada inguruan, bertso-eskolak sortu ziren hainbat ikastoletan Xabier Amuriza bertsolariaren eskutik, eta horietan akuilu lana egin zen emakumeen presentziari dagokionez. "Ordura arte jainkoaren dohai bat bezala zen bertsoa, edo jaio egiten zinen bertsolari edo ezin zen ikasi. Eta bazirudien dohai hori soilik gizonezkoek zutela", adierazi du Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak (Elgeta, 1978). Bertso eskolei esker, baina, egoera aldatu dela dio, eta emakumeek bidea egin dutela. Nolanahi ere, oraindik pauso asko eman behar direla uste du.

Lujanbio, bide luze baten mugarri berriena


Lorea Agirre kazetariak Zapia eta Txapela lanean sakon aztertu du emakumeek bertsolaritzan duten presentzia. Ikuspuntu horretatik, Agirrek "oso une interesegarrian" ikusten du egungo bertsolaritza. "Beti izan dira erresistentziak, disonantziak, gaur diren bezala", dio. Emakumeen eraldaketa hori poliki egin dela azaldu du.
Eraldaketa horren guztiaren irudia 2009an ikusi ahal izan zen, Euskal Herriko Bertso Txapelketa nagusia Maialen Lujanbiok irabazi zuenean. Lujanbiok, agurreko bertsoaren hasieran, emakumeen aldarria egin izana adierazgarria izan zen:

Gogoratzen naiz lehengo amonen
zapi gaineko gabaraz,
gogoratzen naiz lehengo amonez,
gaurko amaz eta alabaz (...)


Agirreren esanetan, bertso horrekin Lujanbiok hizkuntzaren eta bertsoaren transmisioan mendeetan protagonista izan diren emakumeak esparru publiko nagusira ekarri zituen, "konszienteki", eta hamasei mila lagunen begien aurrean jarri zuen. "Txapel janzte ekitaldia, hamasei mila lagunen aurrean, eta Lujanbiok bota zuen azken agurreko bertsoak laburbiltzen du bertsolaritzaren baitan emakumeek ireki duten bidea", azpimarratu du.




Gaur eguneko emakume bertsolari batzuk: NOR DA NOR?

IRATXE IBARRA    ALAIA MARTIN    MIREN AMURIZA    UXUE ALBERDI