2016/09/11

KIRMEN URIBE, MUSSCHE

Mussche
Susa 2012
Robert Mussche idazle flandiarra da Uribek taxutu duen eleberriko protagonista. Gizon engaiatua izan zen Mussche, Flandriako alderdi sozialistako kidea. Hogeita hamaseiko gerrako haur bat, Karmentxu Cundin bilbotarra, hartu zuen etxean. Kataluniatik gerra kronikak idatzi zituen. Bigarren mundu-gerraren ondotik, nazien aurkako Erresistentziako kidea izan zen. Nazien kontzentrazio eremuak ere ezagutu zituen. Herman Thiery idazlearekin laguntasun harreman estua izan zuen.
Musscheren bizitza ikertu du Uribek, eta horren kronika dokumentatua eta fikzio zertzeladak uztartuz, laguntasuna, maitasuna, gurasotasuna eta konpromisoa bezalako gaiak jorratu ditu.
2013ko martxoan eman zen argitara gaztelaniaz (Seix Barral), katalanez (Edicions 62) eta gailegoz (XeraisMussche eleberria. Euskaraz 2012ko zaroaren 30ean ikusi zuen argia euskaraz Susa etxearen aldetik eta harrera bikaina izan du euskal irakurleen artean. 4.000 aleko lehen edizioa hilabetean saldu zen (durangoko azoka eta gabonetako kanpaina tarteko) eta 2.000 aleko bigarrena kalean da.
KIRMEN URIBE

Informazio gehiago:
MUSSCHE

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina